Mendi eta Udazkeneko argazki rallyko sari banaketa

Larunbatean izan genuen Lagun Onak Mendi Bazkunean argazki rallyko irabazleen sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala, sari emanaldiaren aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan ziren. Hemen dituzue sarituak eta antolatzaileak.

rally mendi udazken irabazleak

Eskerrik asko bertara gerturatu ziñeten guztioi eta ezin izan bazenituzten argazkiak ikusi hemen duzue rallyra aurkezturiko argazki guztiekin eginiko bideoa.

Beti bezala gure Ekintzak / Rallyak sailean dituzue hiru lehen sailkatuen argazki bildumak

"Gure Inguruari Begirada bat" argazki lehiaketako sari banaketa

gure inguruari begirada bat 2016Ostiralean egin zen aurtengo "Gure Inguruari begirada bat" lehiaketako sari banaketa. Aurtengo edizioaren gaia "Azpeitia jasangarritasunera bidean" zen, bi modalitate zeudelarik bertan, mezu positiboa eta negatiboa.

Mezu positiboaren saria berezia Juan Carlos del Pozo-k irabazi zuen, Lasaon, Urola Ibaiari ateratako argazkiarekin. Beste saridunak Iñaki Etxenagusia, Igor Froilan eta Alberto Beloki izan dira.
Mezu negatiboa erakusten duen saileko sari berezia aldiz Javier Bastidak irazi zuen. Sail honetako beste hiru irabazleak Jesus Artola, Iñaki Aranburu eta Angel Olabarria izan ziren.

Sari emanaldiarekin batera, lehiaketara aurkezturiko argazkiekin osaturiko erakusketa ere irekia eman zen. Nahi duenak Betharrametako aretoan ikus ditzake argazki guztiak abenduak 10era arte. Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:00tatik 20:00ak arte egongo da irekita eta astebukaera eta jai egunetan eguerdiko 12:00etatik 14:00tara.

Gure eskerrik beroenak Azpeitiko Udaletxeko iIngurumen sailari lehiaketa antolatzeagatik.

Igor Froilan, 2016ko Mendi eta Udazkeneko argazki rallyko irabazlea

Txema Fernandez (Zarauzko argazkizale elkartekoa), Jabier Beristarin (argazkilari profesionala izandakoa) eta Gorka Arregi (Azpeitiko Argazki elkarteakoa), rallyko epai-mahiak, 2016ko Mendi eta Udazkeneko rallyra aurkeztu ziren argazki bilduma guztiak ikusi eta baloratu ondoren, honako emaitza eman zuten.

Lehen saritua Igor Froilan, bigarren Juan Mari Ibarzabal eta hirugarren Maider Odriozola. Herriko lehen sailkatuaren saria (3 lehenengo postuak kontuan hartu gabe) Mikel Cagigal-ek jaso du. Argazki onenaren saria ere, Igor Froilan, lehen sarituaren argazkia izan da.

Gogoratu Rally honetako emaitzak, "Herriz-Herri" rallyrako ere puntuagarriak direla.

Rallyan parte hartu zuten gaztetxoen emaitza honako izan da:
1.- Enaitz Zubizarreta
2.- Leire Zelaia
3.- Jon Zabala

Sari banaketa eta argazki bildumen proiekzioa (jende guztiari irekia) larunbat honetan, azaroak 26, arratsaldeko 18:30tan Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean izango da (Azpeitia, Calle Eliz Kale 21).

Zorionak irabazle guztiei eta sari banaketan ikusiko gara!

descarga-pdf Rally-ko akta

descarga-pdf Rally-ko puntuaketa.

 

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Más información.

  Acepto las cookies de esta web.