Juan Joxe Agirreren omenezko argazki lehiaketa

Albistearen saila: Albisteak

Duela gutxi hil zen Azpeitiko Argazki Elkarteko kide eta lagun zen Juan Joxe Agirreren omenez, Lagun Onak M.B. batera, argazki-lehiaketa hau antolatu dugu, udazken-mendiko argazki-rally klasikoaren ordez. Juan Joxe naturaren eta, bereziki, zuhaitzen inguruko guztiaren maitale eta defendatzaile zintzoa zen.

Argazki lehiaketa honetan argazkigintzako zale eta profesional guztiek har dezakete parte. Egile bakoitzak HIRU argazki aurkeztu ahal izango ditu, jpg formatu digitalean, argazkiak (artxiboak) posta elektronikoz helbide honetara bidali beharko direlarik, bertan izena eta telefono zenbakia adieraziz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

Deialdi honen datatik aurrera zabalik dago argazkiak bidaltzeko epea. Argazkiak jasotzeko azken eguna, 2020ko azaroaren 15a izango da.

Nahi duenak rallyari buruzko oinarri guztiak honako pdf-an ditu.

Juan Joxe Agirreren oroimenez, argazki lehiaketa - oinarriak

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.