Oinarrizko Argazkigintza Ikastaroa, 2019 - izen-ematea itxita

aae-argazki-ikastaroa

Azpeitiko Argazki Elkartean Otsaila honetarako antolatu dugun Oinarrizko Argazki ikastararorako lagunen kopurua dagoeneko osatu da beraz izen-ematea itxita ematen dugu.

Jendea ikastaro hau agertzeko gogotsu eta zai zegoela dirudi. Eskerrik asko zuen interesa erakutsi duzuten guztioi. Gogoratu lehen klasea otsailak 6an, arratsaldeko 20tan izango dela.

Oinarrizko Argazkigintza Ikastaroa, 2019

aae-argazki-ikastaroa

Azpeitiko Argazki Elkartean aurten ere beste argazkigintza ikastaro bat antolatzea erabaki dugu. Oinarrizko maila erakutsiko da eta bertan Reflex kamera digitala erabiliko da.

Izen eman nahi duen guztiak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz egin dezake. Beti bezala lehen idazten dutenak izango dute lehentasuna. Izen emateko azken eguna urtarrilak 30 izango da.

Noiz: 2019ko otsailaren 6tik (6-13-20-27 egunak), martxoak 27 bitartean (6-13-20-27 egunak).
Eguna eta ordua: asteazkenak, 20:00etatik, 21:30tara (irteera praktikoak ere egingo dira)
Non: Azpeitiko Argazki Elkartean. Perez Arrregi Enparantza 1-1. solairua
Iraupena: 20 ordu
Prezioa: 60 €
Parte hartzaile kopurua: 15 lagun gehiegez

Oharra: norberak eraman behar du kamara ikastarora. Klaseak euskaraz izango dira.

Argazki ikastarorako izen-ematea itxita

Iadanik argazki ikastaroa egiteko behar zen gehienezko ikasle kopurua (15) lortu denez, izen-emate epea itxi egin dugu. Eskerrik asko ikastaroan interesa agertu duzuen guztioi.

Gogoratu ikastaroa otasilak 1, osteguna, arratsaldeko 8retan, Soreasu eraikineko DINAMO aretoan izango dela. Bakoitzak bere kamara eraman beharko du.

Oinarrizko Argazkigintza Ikastaroa, 2018

aae-argazki-ikastaroa

Azpeitiko Argazki Elkartean aurten ere beste argazkigintza ikastaro bat antolatzea erabaki dugu. Oinarrizko maila erakutsiko da eta bertan Reflex kamera digitala erabiliko da.

Izen eman nahi duen guztiak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz egin dezake. Beti bezala lehen idazten dutenak izango dute lehentasuna. Izen emateko azken eguna urtarrilak 14 izango da.

Noiz: 2018ko otsailak 1etik (1-8-15-22 egunak), martxoaren 22 bitartean (1-8-15-22 egunetan)
Eguna eta ordua: ostegunetan, 20:00etatik, 21:30arte (irteera praktikoak ere egingo dira)
Non: Soreasu eraikineko DINAMO aretoan.
Iraupena: 20 ordu; Prezioa: 60 €
Parte hartzaile kopurua: 15 lagun gehiegez

Oharra: norberak eraman behar du kamara ikastarora. Klaseak euskaraz izango dira.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.