Sokamuturra Argazki Lehiaketa, liburuaren aurkezpena larunbat honetan

Urtarrilak 13, larunbat honetan, eguerdiko hamabietan Sanagustin Kulturgunean 'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburuaren aurkezpena egingo da. 240 orrialde dituen liburuan, 6000 irudiren artetik aukeraturiko 300 argazki baino gehiago aurkituko dituzue. Argazki guztiak, 1980-2017 urteetan ospaturiko lehiaketara aurkezturiko argazkiak dira, 5 urteko ikerketa, bilketa eta katalogazioaren emaitza. Liburuak Imanol Elias gure kronistaren aurkezpen bat du.

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.