Sanagustin Kulturgunean barne lehiaketaren 3. erakusketa

Albistearen saila: Erakusketak

erakusketa-barne-lehiaketa-2016Iadanik ireki da Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne saioari buruzko 3. erakusketa.

Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Kasu honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2015ko lehen sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Erakusketa uztailak 15 arte egongo da ikusgai.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.