Zezenketari buruzko argazki erakusketa

zezenketa-erakusketa

Urtero moduan, aurten ere prestatu dugu Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Argazki Elkartearen elkarlanarekin antolatzen den zezenketari buruzko argazki erakusketa. Bihartik aurrera Foru Pasealekuko erakusketa aretora gerturatzen den guztiak zezenketa eta errekortadore egunetako hainbat argazki ikusi ahal izango ditu.

Erakusketa, abuztuak 1 arte egongo da ikusgai.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00

Berinterpretazio proiektuko argazki erakusketa

Gaur irekiko da "Berinterpretazio" barne proiektuko argazki erakusketa Foru Pasealekuko lokalean (pasabidean).

Proiektu honetan, parte hartzaile bakoitzak lan artistiko bat aukeratu behar izan zuen (eskultura, margolana, arkitektura lana, disko bateko azala, zineko kartela edota argazki ezagun bat) eta bertan oinarrituz bere  berinterpretazio lana egin behar izan zuen, berau noski argazki batekin egin behar izan zelarik.

Ikusi ahal diren berinterpretazio argazki proiektuen artean Ameriketako Rushmore mendiko presidenteen buruak, Beatles abeslarien Abbey Road diskaren portada e.a. ditugu.

Lanak honako argazkiarienak ditugu: Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Jexux Artola, Oscar Baile, Alberto Beloki, Mikel Cagigal, Iñaki Etxenagusia, Valen García, Juan Mari Ibarzabal, Iñigo Olarte eta Erkaitz Regillaga.

Argazki erakusketa uztailak 16 arte egongo da zabalik.

proiektu argazki erakusketa 01

Berinterpretazio proiektuko argazki erakusketa

Atzo ireki zen "Berinterpretazio" barne proiektuko argazki erakusketa Sanagustin Kulturgunean.

Proiektu honetan, parte hartzaile bakoitzak lan artistiko bat aukeratu behar izan zuen (eskultura, margolana, arkitektura lana, disko bateko azala, zineko kartela edota argazki ezagun bat) eta bertan oinarrituz bere  berinterpretazio lana egin behar izan zuen, berau noski argazki batekin egin behar izan zelarik.

Ikusi ahal diren berinterpretazio argazki proiektuen artean Ameriketako Rushmore mendiko presidenteen buruak, Beatles abeslarien Abbey Road diskaren portada e.a. ditugu.

Lanak honako argazkiarienak ditugu: Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Jexux Artola, Oscar Baile, Iñaki Etxenagusia, Valen García, Juan Mari Ibarzabal, Iñigo Olarte eta Erkaitz Regillaga.

Argazki erakusketa maiatzak 2 arte egongo da zabalik.

argazki erakusketa 01 argazki erakusketa 02

Sanagustin Kulturgunean 12x12 barne lehiaketaren erakusketa

argazki erakusketa sanagustinAtzo asteartea, ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne lehiaketari buruzko erakusketa.

Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2016eko lehen sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Erakusketa ekainak 27 arte egongo da ikusgai.

Azkoitia-Azpeitia erdi-maratoiko argazki erakusketa

azkoitia azpeitia erakusketaPrest dugu Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko argazki erakusketa.

Aurten apirilak 1ean izango da erdi-maratoia, eta aurreko urtean hasi genuen ohiturari jarraituz, lasterketako antolakuntzak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkarlanean Apirilak 4ak arte ikusgai izango den erakusketa antolatu dugu. Bertan, argazkilari ezberdinek, urte ezberdinako lasterketetan ateratako argazkiak ikusi ahal izango dituzue.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.