José Luis Rodriguez-ek irabazi du aurtengo Gau-Txori rallya

gau txori 2019 ibarzabal

Atzo asteartea, martxoak 12an bildu zen epaimahi puntuatzailea aurtengo Gau-Txori argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta baloratzera. Aurtengo epai-mahia honako argazkilariek osatzen zuten: Carlos Mediavilla (Urretxu), Carlos de Cos (Soraluze) eta Valen García. Argazki guztiak ikusi ondoren, honako erabakia eman zuten:

· Bilduma onena: José Luis Rodriguez Morán (Barakaldo)
· 2. sailkatua: Fernando García Chouza (Urnieta)
· 3. sailkatua: Juan Mari Ibarzabal (Azpeitia)

Azpeitiko, lehen sailkatuaren saria (ez saritua), Iñaki Etxenagusia -rentzako izan da.

Argazki rallyko sari banaketa larunbat honetan, martxoak 16, arratsaldeko 18:30tan izango da, oraingo honetan Basozabal Jauregian.

Zorionak guztioi!

Nahi duenak rallyko emaitzak honako fitxan ikus ditzazke: Gau-Txori 2019, emaitzak

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.