Topaketak 2013 Azpeitia, dena prest

Topaketak-2013-azpeitia-eusk
Jadanik dena prest dago Topaketak 2013 saiorako. Dakizuen bezala aurten Azpeitian ospatzen da eta Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatzen dugu. Guregotzako benetan ohore bat.

1999 urtetik ari gara Euskal Herriko argazki elkarte ezberdinen artean saio hauek antolatzen, beti ere gure arteko harremanak estutu, gure ezaguerak elkarbanatu eta une ederrak pasatzeko asmoz. Hau da, eguna irrika berdina dugun pertsonen artean igarotzeko asmoarekin, argazkiak ateratzen, ikusten eta beraiei buruz hitzegiten.

Aurtengo edizio hau denon gustokoa izateko asmotan, hainbat aktibitate ezberdin antolatu ditugu: hitzaldi bat, argazki erakusketa, tren bidaia eta noski amaierako bazkaria eta elkarren arteko argazki trukaketa.
ayuntamiento-azpeitia
Eguna Sanagustin Kultur Gunean hasiko dugu, bertan emango zaizue ongietorria eta akreditazioa saiora etortzen zareten guztioi. Kultur gune hau 2010eko abenduan ireki zen, baina hurrengo urteko uztailean jarri zen Azpeitiko kultur mahaiaren eskuan.

Handik aurrera, eta herriko 22 kultur taldeak kide bezala dituelarik, hainbat ekintza kultural ospatu dira bertan (musika kontzertuak, antzerkiak, argazki eta pintura erakusketak, e.a.) herriko jendearentzak geldiune puntu bat ere bihurtu delarik. Sanagustinek duen sukalde zerbitzua aprobetxatuz  bertan eskainiko dugu gozaria.
xanti-rodriguez-fotografoGozariaren ondoren, Alberto Beloki, Azpeitiko Argazki Elkarteko lehendakariak, Topaketak saioaren aurkezpen labur bat egingo du eta ondoren Xanti Rodriguezek prestatutako txarlari emango dio hasiera, argazkilari hau gaur egun argazkilaritzan dauden saririk garrantzitsuenetariko batzurekin saritua izan da, eta azken urte hauetan moda eta publizitateko argazkilaritzako munduan sartuta dabil, argazki, infografia eta post-produkzioei buruzko kurtso eta masterrak ere eskaintzen dituelarik.
sanagustin-azpeitia

Bere hitzaldiaren ondoren, taldeko argazki erakusketa ikusi eta era berean hamaiketako bat egiteko aukera izango dugu, dena kultur gunetik atera gabe. Erakusketa Azpeitiko Argazki Elkarteko hainbat kidek ateratako argazkiez osatua egongo da.
Eguerdiko 12:30etan gure iraganerako bidaia hasiko dugu, eta horretarako kultur gunetik oinez 10 minutura dagoen Azpeitiko Tren Museoara abiatuko gara. Museo honek Europako tren-bildumarik onenetakoa du, mota askotako ibilgailuak biltzen dituelarik: lurrunezko tren-makinak, diesel motordunak eta elektrikoak, tren automotorrak, eta era askotako bagoiak.
locomotora-vapor
Ehun urtetik gorako "Aurrera" lurrun-trenak daramatzan bagoi zaharretan bailararen parte bat zeharkatuko dugu, eta bertan Azpeitiko Itsasi dantza taldeak lagundurik (garaiko arropez jazteko prestatu dira) trenbidearen historian murgilduko gara. Dantza talde honek 35 urte baino gehiago daramatza Euskal Herriko dantzak mundu guztian zehar zabaltzen. Bere dantza eskolarekin batera, tunturru eta musika eskola-talde bat ere baditu eta denak batera dantza eta musika ikuskizun apartak eskeintzen dituzte.
museo-vasco-ferrocarril
Bidaiaren ondoren eta trenbidearen historian murgilduta jarraituz, museoko gidari batek geltokiko transformazio elektrikoko zentral zaharreko instalazioak, tren zaharreen funtzionamentua eta burdinbideko aintzinako ainbat lan-tresna erakutsiko dizkigu.
Museoko bidaia eta erakusketaren ondoren, ohiko bazkari eta argazki trukaketari ekingo diogu.
Programa zuen gustokoa izango dela espero dugu eta Topaketekin gustora izango zaretela. Norbaitek aurtengo Topaketei buruz dudarik izan ezkero mesedez bidali mezu bat Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera eta ahal eta azkarren erantzuten saiatuko gara.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.