Josu Altzelai-k irabazi du aurtengo Gau-Txori argazki rallya

Otsailak 22an izan genuen aurtengo Gau-Txori argazki rallya. Aurtengoan 25 partaide izan ditugu rallyan, gehienak Gipuzkoako herri ezberdinetatik etorritakok baina Bizkaitar batzuk ere izan ditugu bertan. Ordizia, Donostia, Zestoa, Arroa, Legazpi, Lazkao, Muxuika, Irun, Mutiloa, Urretxu, Zumaia, Arrasate, Barakaldo... eta noski Azpeitiko argazkilariak izan genituen herrian argazkiak ateratzen.

Hauek izan ziren rallyrako aukeratutako gaiak: kaldereroak, kontrapikatua, jateko tresnak, sua eta eraikina.

Pilar Aguayok, Fernando Anzak eta J.L. G. de Madinabeitiak osatutako epai-mahiak, argazki bilduma guztiak ikusi ondoren, honako erabakia hartu zuen:

1. saria, 115 punturekin, Josu Altzelai. Berarentzat 150€ eta garaikurra

2. saria, 104 punturekin, Adiel Zabala. Berarentzat 100€ eta garaikurra

3. saria, 103 punturekin, Gorka Gomez. Berarentzat 70€ eta garaikurra

Herriko lehen sailkatua (hiru lehenetan ez saritua), eta bigarren urtez jarraian, Iñigio Olarte dugu. Zorionak denei.

Gure Ekintzak / Rallyak sailean ikus ditzakezue sarituen argazki bildumak.

Nahi duenak eskuragarri du Rallyko akta.

Sokamuturra 2025 argazki lehiaketa, Imanol Elias saria

sokamuturra alberto belokiPasa den larunbatean Kaldereroak izan genituen Inauterien etorrera iragartzen eta jai hauekin batera, gure Sokamuturra argazki lehiaketa ere bueltan da.

Lehiaketa honek bi zati edo gai dituela esan genezake: Sokamuturra gaia, Imanol Elias sariari dagokionez, inauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, aurten martxoak 2, 3 eta 4 egunetan izango direlarik. 5 argazki aurkeztu beharko dira, argazki hauek zuri beltzean izan beharko direlarik. Beste gaia, inauteri gaiari buruzkoa dugu, Iñaki Joaristi Altzarte saria, eta hemen 2 argazki aurkeztu behar dira, argazki hauek koloretan izan beharko direlarik. Beti bezala nahi duen guztiak parte hartu ahal izango du.

Aurten oinarriak aldatu direla jakinarazten dugu, egile bakoitzak argazki guztiak, hau da, 7ak aurkeztu beharko baititu nahitaez. Alde batetik sokamuturraren 5 argazki, zuri-beltzean, eta bestetik, koloretako bi argazki, inauterien gaiari buruzkoak. Inola ere ez da onartuko argazki-muntaiarik.

"Gure inguruko hegaztiak", Ibarzabalen txoriak Azkoitian izango dira

Natura edo eta argazkilaritza gustatzen zaizkion Azkoitiar guztiak sorteko dira, oraingo honetan Juan Mari Ibarzabal argazkilariaren "Gure inguruko hegaztiak" beraien herrian geldituko bait dira.

Erakusketan 45 hegazti espezie ezberdinen irudiak ikusi ahal izango dira, guztiak Gipuzkoa eta Nafarroian ateratakoak.

txoriak-erakusketa-ibarzabal-oiartzun
Data: otsailak 21, 22, 23 eta 28, martxoak 1, 2

Lekua: Portaleburu erakusketa aretoa

Ordutegia:

Ostiralak: 18:00 - 20:00
Larunbatak: 12:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:00
Igandeak: 12:00 - 14:00.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.