"Gure Inguruari Begirada bat" argazki lehiaketako sari banaketa

Agenda21-lehiaketako-irabazleak

Askok jadanik jakingo duzuten bezala "Gure Inguruari Begirada bat" argazki lehiaketako epaimahaia aurreko astean bildu eta lehiaketako irabazleak aukeratu zituzten. Sarituen artean elkarteko hainbat bazkide daudenez, zorionak guztiei: Juan Mª Ibarzabal, Iñigo Olarte, Iñaki Aranburu, Valen García, Angel Olabarria, Mikel Zengotita eta Juan Luis Odriozolari. Irabazleen zerrenda honako argazkilariekin osatzen da: Iñigo Manterola, Javier Beristain y Luis Llavori.

Sari banaketa eta erakusketaren irekiera, Azaroak 29, ostiralean, arratsaldeko 19:00tan izan zen. Lekua: Betharram-eko erakusketa aretoan. Erakusketa irekitzat eman aurretik argazkien proiekzio bat ere egin zelarik.

Erakusketa, irabazleen argazkiez gainera, gure elkarteko kide diren Iñaki Etxenagusia, Juan Joxe Agirre eta Ignacio Javier Bastida argazkilarien argazkiak ere egongo dira.

Hemendik gure eskerrak Azpeiti eta Azkoitiko Udaleko ingurumen sailei leihaketa antolatzeagatik.

Hemen dituzue sari banaketako argazki batzuk.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.