Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya, 2016

udazken-mendiko-rallya-2016Urteroko moduan, hemen gatoz berriro Mendiko XXI. eta Udazkeneko XXVII. argazki rallyarekin, aurten azaroaren 6an Igandea, izango da. Dakizuen bezala rally hau Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkartean antolatzen dugun argazki rallya da.

Izen ematea, rallyko egun berean, goizeko 9:00etatik 9:30etara, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izango da  (Perez Arregi plazuela 1 zenbakian, 1. solairuan – Telefonikako eraikin zaharra). Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork parte har dezake rallyan. Nagusientzat izen ematea 10€ izango dira eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik.

Rallyaren ibilbidea Loiola eta ingurunak izango dira, hamaiketakoa ibilbidean izehar izango delarik. Amaiera 13:30tan, Loiolatxo elkartean (Loiolako tren geltoki zharraren ondoan) izango da.  Rallyrako hautaturiko argazki gaiak egunean bertan jakinaraziko dira. Gai guztiak osatzeko partaide bakoitzak 36 argazki aurkezteko aukera izango du. Rallyaren amaieran, behin tarjetak deskargatuta, partaide bakoitzak argazki aukeraketa bere etxetik lasai asko egin ahal izango du. Azaroaren 13 arte bidali ahal izango da aukeraketa, 'partaidearen izena', 'artxiboaren izena' eta 'gaiaren zenbakia' zehaztuz, helbide honetara: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Goiza ondo bukatzeko bazkaria izango dugu Lagun Onak Mendi Bazkundean bertan. Bazkarira joan nahi duenak izen-emate garaian adierazi beharko du.

OHARRAK: Rally hau “HERRIZ-HERRI” txapelketarako puntuagarria izango da.

Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa sari banaketari eta bildumen proiekzioari ekingo zaio, hau Azaroaren 26an 18:30tan izango da Lagun-Onak M.B. ren elkartean.

descarga-pdf 2016ko Mendi eta Udazkeneko Rallyko oinarriak ikusi.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.