Herriz Herri, rallyen liga

Oraingo honetan, Herriz-Herri izeneko argazki ralliari buruz hitzegin behar dizuegu.

Gipuzkoako hainbat argazki elkartetan aspaldidanik zegoen halako rally liga bat egiteko asmoa.  Ideia, herri desberdinetan antolatzen ziren argazki ralliak elkartu eta guztiekin txapelketa bat antolatzea zen, rally bakoitzean lortutako puntuekin sailkapen bat egiten joango zelarik.  Eta horrela, aurten Herriz-Herri herri arteko argazki rallya sortzea lortu dugu.

Bertan argazkigintza gustoko duen edozeinek parte hartu dezake, baina antolakuntzatik beti ere parte hartzaileei rallyetan parte hartzean erregulatasun bat eskatzen zaie.  Gutxienik 4 argazki rallytan parte hartu beharko da, eta azkenean 7 puntuaketa hoberenak hartuko dira kontuan.

Herriz Herri rallyan honako herriek parte hartuko dute:

· Gau-Txori (Azpeitia), Otsailak 23 – Zumaiko epaimahaia
· Azpeitia Udaberri, Apirilak 7  – Legazpiko epaimahia
· Zarautz, Apirilak 28 – Soraluzeko epaimahia
· Eibar, Maiatzak 26 – Legazpiko epaimahia
· Legazpi, Irailak 1 – Donostiko epaimahia
· Zumaia, Irailak 14 – Zarautzko epaimahia
· Azpeitia, Udazkena Azaroak 3 – Donostiko epaimahia
· Donostia, Azaroak 10 – Azpeitiko epaimahia
· Soraluze, Azaroak 17 – Eibarko epaimahia

Nahi duenak eskuragarri ditu rallyko baseak honako helbidean. Baseak pdf formatuan jeitsi

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.