12x12 Maiatza - Argazki gaia: paisaia + pertsona
Atzo, hileko lehen ostegun bezala, 12x12 barne lehiaketako aukeraketa izan genuen. Maiatzeko gaia, pasaia, pertsonarekin gehiturik genuen, eta gai honekin ere argazki eder asko ikusi ahal izan genituen.
Amaieran, argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Iñaki Etxenagusia, bigarren Iñigo Olarte eta hirugarren Iñaki Aranburu.
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

