2026ko Udaberriko argazki rallyko sari banaketa

Albistearen saila: Rallyak

udaberriko argazki rallya, sarituak

Atzo gauean izan genuen Udaberriko argazki rallyko sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala, sari emanaldiaren aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan genituen. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorioak sarituei.

Hemen dituzue sari banaketako argazkiak.

Sokamuturra argazki lehiaketako sari banaketa

Albistearen saila: Lehiaketak

Gaur eguerdian izan dugu Betharretako erakusketa aretoan Sokamuturra 'Imanol Elias' 2026 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa.

sokamutura lehiaketa sarituak aae

Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Ander Uria izan dugu, 'El ruido en silencio ' argazkiarekin. Bigarren saria Iñigo Olarte eskuratu du 'Zain naukazu' argazkiarekin, hirugarren Alberto Beloki izan da 'Zezenaren aurrean" argazkiarekin, laugarren Iñaki Etxenagusia  'Pase bikoitza' argazkiarekin (saria jasotzera argazkian agertzen diren bi mutilak etorri ziren) eta bosgarren Josu Altzelai 'Sokamuturra 5' argazkiarekin. Inauteri giroko argazki onenaren Altzarte saria, Adiel zabala-ren 'Ate handitik' argazkiak eskuratu du. Zorionak guztie.

Iadanik ohitura den bezala, sari banaketarik batera, Imanol eta Iñaki gogoratuz bere alargunei bi lore sorta banatu dira.

Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa irekita eman da.

Ordutegia:
- Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara.
- Asteburuetan eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

 

Iñigo Olarte, 2026ko Udaberri Rallyko irabazlea

Albistearen saila: Rallyak

Aurreko igandean ospatu zen Udaberri Rallyan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Naparroako hainbat herrietatik etorritako 36 argazkilari izan genituen herrian: Ondarroa, Burlada, Errenteria, Idiazabal, Zumarraga, Arroa, Zarautz, Legazpia, Ordizia, Durango, Donostia, Tolosa, Irun eta noski Azpeitikoak. Aipatzekoa horien artean aurten 10 emakume izan genituela, orain arteko kopuru handiena.

Azkeneko urteetan bezala aurtengo rallyan ere argazkilariek Azpeitia bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, hauek izan zituztelarik atera beharreko argazki gaiak: Udaberria, Kirola, Erlojua, Mahai jokoak (xaketa, partxixa, kartak, etab.) eta Konposketa pikatua.

Atzo igandez, apirilak 13, epaimahai puntuatzailea (Pilar Aguado, Carlos Mediavilla, eta Iñaki Etxenagusia) aurtengo Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuen:

  • Bilduma onena: Iñigo Olarte - 150€ eta Azpeitiko eskudela
  • 2. bilduma onena: Jon Esnaola - 120€ eta garaikurra
  • 3. bilduma onena: Igor Froilan - 90€ eta garaikurra

Herriko lehen ez saritua Juan Carlos del Pozo izan genuen, berarentzat 70€ eta garaikurra.

Rallyko argazki onenaren saria aldiz Patxi Irazabal-entzako izan da (albiste honetan duzuten argazkia). Berarentzat 50€ eta garaikurra.

Sari banaketa Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan, Dinamoa Kultur Gunean (Soreasu), Apirilak 16an gaueko 9tan izango da.

Beti bezala bilduma sarituak gure Ekintzak/Rallyak atalean dituzue ikusgai.

Udaberriko Rallyko akta.

 

Sokamuturra argazki lehiaketako sari banaketa eta erakusketa irekiera

Albistearen saila: Lehiaketak

sokamuturra argazki erakusketa 26 aae

Bihar larunbata, 13:00etan izango da sari banaketa. Aurreko astean argitaratu bezala hauek izan ditugu autengo sarituak: 

1. saria:  Ander Uria,  "El ruido en silencio" argazkiarekin

2. saria:  Iñigo Olarte, "Zain naukazu" argazkiarekin

3. saria:  Alberto Beloki, "Zezenaren aurrean" argazkiarekin

4. saria: Iñaki Etxenagusia, "Pase bikoitza" argazkiarekin

5. saria: Josu Altzelai, "Sokamuturra 5" argazkiarekin

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena, Adiel Zabala-ren "Ate handitik" argazkia izan dugu.

Sari banaketarekin batera, aurengo argazki lehiaketaren erakusketa irekita emango da. Erakusketa apirilak 26ra arte egongo da zabalik.

Ordutegia:
- Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara.
- Asteburuetan eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.