2026ko Udaberriko argazki rallyko sari banaketa

udaberriko argazki rallya, sarituak

Atzo gauean izan genuen Udaberriko argazki rallyko sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala, sari emanaldiaren aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan genituen. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorioak sarituei.

Hemen dituzue sari banaketako argazkiak.

Udaberriko 2026 Argazki Rallya

Udaberriarekin batera hemen gatoz gu ere gure Udaberriko edo Urola Bailarako Argazki Rallyarekin.

Aurtengo rallya Apirilak 5, igandean ospatuko da. Parte hartzea beti bezala DOAKOA izango da eta Izen ematea Azpeitiko Argazki Elkartean izango da (Dinamoa Kultur Gunean, Soreasu), rallyko egun berean, goizeko 09:00etatik 09:30k bitartean. Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte. Aurten ere ibilbidea Azpeitia bertan izango dugu.

Rallya 14:00etan emango da bukatutzat, ordu hori baino lehenago, 13:00etatik 14:00etara bitartean, argazkilariek Dianamoko egoitza berean deskargatu beharko dituztelarik txartelak. Gehienez 36 argazki izango ditu (kontroleko argazkia barne). Argazkiak ezabatu ahal izango dira baina ezingo dira manipulatu. Ordenagailuaren erabilera debekatuta dago. Berezkotasuna, sormena eta teknika izango dira kontutan puntuak ematean.

Iñigo Olarte, 2026ko Udaberri Rallyko irabazlea

Aurreko igandean ospatu zen Udaberri Rallyan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Naparroako hainbat herrietatik etorritako 36 argazkilari izan genituen herrian: Ondarroa, Burlada, Errenteria, Idiazabal, Zumarraga, Arroa, Zarautz, Legazpia, Ordizia, Durango, Donostia, Tolosa, Irun eta noski Azpeitikoak. Aipatzekoa horien artean aurten 10 emakume izan genituela, orain arteko kopuru handiena.

Azkeneko urteetan bezala aurtengo rallyan ere argazkilariek Azpeitia bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, hauek izan zituztelarik atera beharreko argazki gaiak: Udaberria, Kirola, Erlojua, Mahai jokoak (xaketa, partxixa, kartak, etab.) eta Konposketa pikatua.

Atzo igandez, apirilak 13, epaimahai puntuatzailea (Pilar Aguado, Carlos Mediavilla, eta Iñaki Etxenagusia) aurtengo Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuen:

  • Bilduma onena: Iñigo Olarte - 150€ eta Azpeitiko eskudela
  • 2. bilduma onena: Jon Esnaola - 120€ eta garaikurra
  • 3. bilduma onena: Igor Froilan - 90€ eta garaikurra

Herriko lehen ez saritua Juan Carlos del Pozo izan genuen, berarentzat 70€ eta garaikurra.

Rallyko argazki onenaren saria aldiz Patxi Irazabal-entzako izan da (albiste honetan duzuten argazkia). Berarentzat 50€ eta garaikurra.

Sari banaketa Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan, Dinamoa Kultur Gunean (Soreasu), Apirilak 16an gaueko 9tan izango da.

Beti bezala bilduma sarituak gure Ekintzak/Rallyak atalean dituzue ikusgai.

Udaberriko Rallyko akta.

 

Gau-Txori 2026 Argazki Rallyko sari banaketa

gau txori sarituak

Atzo gauean izan genuen aurtengo Gau-Txori rallyko sari banaketa Azpeitiko Argazki Elkartean.

Ohitura den bezala, sari banaketaren aurretik Rallyan parte hartu zuten argazkilarien argazki bildumen proiekzioa izan zen. Gure aurreko albistean jakinarazi genuen bezala hauek genituen aurtengo sarituak: 1. postuan,Jose Miguel Romero, 2.  Josu Altzelai. eta 3. Adiel Zabala. Herriko lehen sailkatua (hiru lehenetan ez saritua), Valen García izan zen.

Zorionak sarituei eta eskerrik asko bertara gerturatu ziñeten guztioi.

Hemen ditugu sarituak beraien sariarekin (Josu Altzelaik ezin izan zuen sari banaketara etorri). Gogoratu sarituen argazki bildumak gure web orrian, Ekintzak sailean dituzela ikusgai.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.