
Azpeitiko Argazki Elkartean 2026 urterako antolatu dugun oinarrizko argazki ikastaroaren berri zabaldu nahi dizuegu. Bertan Reflex kamera digitalaren erabilera erakutziko da. Argazki kamera duenak eramatea eskatzen da, baina EZ DA BEHARREZKOA. Ohitura den bezala irteera praktikoak ere egingo dira.
Izen eman nahi duen guztiak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz egin dezake. Beti bezala lehen idazten dutenak izango dute lehentasuna. Izen emateko azken eguna urtarrilak 29 izango da.
Ikastaroari buruzko xehetasunak:
- Noiz: 2026ko otsailak 4tik, martxoak 25ra arte (Otsailak 4-11-18-25, Martxoak 4-11-18-25 egunetan).
- Eguna eta ordua: asteazkenak, 20:00etatik, 21:30tara
- Non: Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitza berrian, "DINAMOA" sormen gunean, 1. solairua
- Prezioa: 60 €
- Parte hartzaile kopurua: 20 lagun gehiegez (10 gutxienokoa)
Oharra: Ikastaroa EUSKARAZ izango da.