Santo Tomas eguneko argazki erakusketa Betharram aretoan

Gaur irekiko da Santo Tomas jaietako argazki erakusketa, oraingo honetan, 2024ko jaietan ateratako argazkiekin.
 
santo tomas lehiaketako erakusketa 25
 
Argazkiak Betharram aretoan daude ikusgai, gaurtik abenduaren 20ra arte.
 
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00etara
Asteburu eta jaiegunetan: 12:00etatik 14:00etara
 
 

Gipuzkoa Nazioarteko Trofeo Erakusketa, 52. edizioa

Azpeitian dugu 52. Gipuzkoa Nazioarteko 2024-25 Sariko argazki-bildumaren zati bat.

trofeo gipuzkoa

Gaur astelehena irekiko da erakusketa eta azaroaren 30ra bitartean, Betharrako erakusketa-aretoan egongo dira ikusgai lehiaketa horretara aurkeztutako zenbait argazki.

Erakusketa honetan, originaltasunagatik, sormenagatik edo ekarpen artistikoengatik agertu diren argazki aipagarrienak ikus ditzakegu, beti ere epaimahaiaren arabera. Aurten, 35 herrialdetako 258 parte-hartzaileren 2845 obra aurkeztu dira. Oraingoan “Gipuzkoa Trofeoa»ren eta FIAPeko Urreztatutako Dominaren irabazlea MARIAN PLAINO errumaniar argazkilaria izan da, “SHAPES” izeneko bere lanaren bidez. Bestalde, EMY DE LEMA NAFRIAk, Rocaverdeko Markesaren Trofeoa eta CEFeko Urreztatutako Domina irabazi ditu, “FLOWER SELLER” bere lanaren bidez.

Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00

 

Zezenketari buruzko argazki erakusketa, 2025

Gaur arratsaldean irekiko da Zezenketen inguruko argazki erakusketa.

Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Argazki Elkartearen elkarlanarekin antolatzen den zezenketari buruzko argazki erakusketa dugu hau. Betharretako erakusketa aretora gerturatzen den guztiak 2024ko festetan izandako zezenketa eta errekortadore egunetako hainbat argazki ikusi ahal izango ditu.

Erakusketa, abuztuak 2 arte egongo da ikusgai.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00

zezenketak erakusketa 2024

 

Argizaiola 2024 argazki erakusketa

Prest da Argizaiola 2024 lehiaketako argazki erakusketa Betherram aretoan.

Argizaiola, Euskal Herriko argazki federakuntzak antolatzen duen leihaketa bat da, argazkilari askoren esanetan "lehiaketen artean txapelduna", bertara argazki bat aurkezteko antolakuntzatik gonbidapen bat jaso behar bait duzu. Federazioak urtean zehar babesturiko lehiaketetan, Nafarroan, Euskal Autonomian zein Iparraldean bizi diren saritutako argazkilariek gonbidapenez parte hartzen dute bertan. Hala, erakusketa honetan Euskal Herriko hainbat argazki-lehiaketako irabazleen argazkiak ikusi ahal izango dira, baita noski Argizaiola lehiaketa bertan saritutako lanak ere.

2024an eginiko 44. "Argizaiola" ren edizioaren garailea Andres Basilio argazkilaria izan zen, bi akzesiak, Juan Antonio Palacios eta Igor Altunak eskuratu zituzten.

Erakusketa uztailak 18 arte egongo da irekita. Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00tik 20:00 arte
Astebukaera eta jaiegunetan: 12:00tik 14:00 arte

argizaiola erakusketa 24

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.