Historia eta elkartearen sormena
Azpeitiko Argazki Elkarteak, 2013ko urte honetan gure XXXVI. urtebetetzea ospatzen dugu.
Denbora askoan ikus-entzuneko mundua nahiko lokartua egon ondoren, 70. hamarkadan hala moduko buma egon zen.
Modu honetan, margo, argazki eta zinema maite zuten hainbat pertsonen irmu eta pertseberantziari esker, denbora horrretako ikus-entzuneko munduan sentsibilizazio bat lortzen joan zen, handik urte batzutara sortuko ziren Zine Klub eta Azpeitiko Argazki Elkarteko ideiak sortuz.
Argazkilaritzari dagokionez, hasierak nahiko xumeak izan ziren. Baina, denborarekin, eta batzuen nekaezintasunari esker, poliki poliki inguruko argazki elkartea izango zenaren oinarriak indartzen joan ziren.