Sokamuturra argazki lehiaketako sari banaketa
Gaur eguerdian izan dugu Betharretako erakusketa aretoan Sokamuturra 'Imanol Elias' 2026 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa.

Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Ander Uria izan dugu, 'El ruido en silencio ' argazkiarekin. Bigarren saria Iñigo Olarte eskuratu du 'Zain naukazu' argazkiarekin, hirugarren Alberto Beloki izan da 'Zezenaren aurrean" argazkiarekin, laugarren Iñaki Etxenagusia 'Pase bikoitza' argazkiarekin (saria jasotzera argazkian agertzen diren bi mutilak etorri ziren) eta bosgarren Josu Altzelai 'Sokamuturra 5' argazkiarekin. Inauteri giroko argazki onenaren Altzarte saria, Adiel zabala-ren 'Ate handitik' argazkiak eskuratu du. Zorionak guztie.
Iadanik ohitura den bezala, sari banaketarik batera, Imanol eta Iñaki gogoratuz bere alargunei bi lore sorta banatu dira.
Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa irekita eman da.
Ordutegia:
- Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara.
- Asteburuetan eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.









