'Zumaia nire kamaratik', Angel Olabarriaren argazki erakusketa

angel olabarria zumaia erakusketa

Angel Olabarria, gure Azpeitiko Argazki Elkarteko lagun eta kideak Zumaiari buruzko argazki erakusketa bat antolatu du 'Zumaia nire kameratik'. Bertan azken 8-9 urte hauetan Zumaiako herrian atera dituen hainbat argazki ikus ahal izango dira.

Argazki erakusketa Zumaian, Alondegia Oxford aretoan izango da. Martxoaren 30etik, apirilaren 17ra.  Inaugurazioa, ostegunean, arratsaldeko 18:00tan izango da. Bertan izango da Olabarria bere erakusketako argazkiak erakusten.

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 18:00atatik 20:00tara
Asteburu eta jai egunetan: 12:00tatik, 14:00tara

 

Udaberriko 2023 Argazki Rallya

Udaberrian sartu gara eta honekin batera hemen gatoz gure Udaberriko edo Urola Bailarako XLIV. Argazki Rallyarekin.

Aurten rallya Apirilak 2an ospatuko da. Izen ematea beti bezala Azpeitiko Argazki Elkartean izango da (Dinamoa Kultur Gunean, Soreasu), rallyko egun berean, goizeko 09:00tatik 09:30ra bitartean. Izena emateko orduan 10€ ordainduko dirak. Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte. Aurten ere ibilbidea Azpeitian bertan izango dugu.

Rallya 14:00etan bukatuko da. Argazkilariek Dianamoko egoitza berean deskargatu beharko dituzte txartelak. Gehienez 36 argazki izango ditu (kontroleko argazkia barne). Argazkiak ezabatu ahal izango dira baina ezingo dira manipulatu. Ordenagailuaren erabilera debekatuta dago. Berezkotasuna, sormena eta teknika izango dira kontutan puntuak ematean.

Sokamuturra argazki lehiaketa, sari banaketa eta erakusketa

sokamuturra argazkiak

Gaur eguerdian izan da Betharretako erakusketa aretoan Sokamuturra 'Imanol Elias' 2023 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa.

Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Ander Uria izan dugu, 'Azpeitiko arriskua' argazkiarekin. Bigarren saria Angel Olabarriak eskuratu du 'Nundik pasau behar diat' argazkiarekin, hirugarren Iñaki Etxenagusia izan da 'Rekortie' argazkiarekin, laugarren Juan Mari Ibarzabal 'Dotore' argazkiarekin eta bosgarren Iñigo Olarte 'Hanka jokue' argazkiarekin. Inauteri giroko argazki onenaren Altzarte saria, Juan Carlos del Pozok eskuratu du 'Denak gustora' argazkiarekin. Zorionak guztie.

Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bere alargunei bi lore sorta banatu dira. Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa irekita eman da.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.