12x12 Martxoa - Argazki gaia: eraikin zaharren detailea
Atzo, hileko lehen ostegun bezala, gure 12x12 barne lehiaketako bozketa egin genuen, Martxoko gaia 'eraikin zaharren detailea' genuelarik.
Horrela bada, argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren postuan Juan Mari Ibarzabal eta hirugarren Javier Bastida .
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.




