12x12 Iraila - Argazki gaia: herri kirolak
Atzo, hileko lehen ostegun bezala, 12x12 barne lehiaketako aukeraketa izan genuen. Iraileko gaia, "Herri Kirola" genuen, eta gai honekin ere argazki eder asko ikusi ahal izan genituen. Amaieran, argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Alberto Beloki, bigarren Mikel Cagigal eta hirugarren Ekaitz Regillaga .
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

