12x12 Urria - Argazki gaia: argia eta itzalak

Aurreko ostegunean, hileko lehen ostegun bezala, 12x12 barne lehiaketako aukeraketa izan genuen. Urriako gaia, "Argia eta itzalak" genuen, eta gai honekin ere argazki eder asko ikusi ahal izan genituen. Amaieran, argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Alberto Beloki, bigarren postuan berdinketa izan genuen Iñaki Aranburu eta Iñigo Olarte-ren artean eta hirugarren Mikel Cagigal izan zen.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

argiak itzalak gorka

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.