12x12 Azaroa - Argazki gaia: kontzertuak
Gabonetako oporrak amaitu ondoren, atzo berriro hileko 12x12 barne lehiaketarekin itzuli giñen, horrela 2018-ko lehiaketari amaiera emanez.
Aurten, abendua, kideok martxan genuen argazki liburuarentzat gelditu zen, beraz 12x12 lehiaketa azaroko argazkiekin amaitua eman da. Hil horretako argazki gaia "Kontzertua" genuen, eta beti bezala argazki guztiak ikusi ondoren eta bozketa egin zen. Hau izan zen emaitza: len postuan Iñaki Aranburu, bigarren Mikel Cagigal eta hirugarren Gorka Arregi.
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

