12x12 Martxoa - Argazki gaia: kontra-argia
Martxoan ere gure argazkilariak argiarekin jolasten jarraitu behar izan dute, oraingoan hain zuzen "kontra-argiarekin". Teknika honekin kamarak zuzenean argira apuntatzen du, honek askotan iluntasuna eta argitasunaren arteko kontrasteak sortzen dituelarik, forma eta lineak gogortuz. Eta argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Julian Ruiz, eta hirugarren postuan Iñaki Aranburu.
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

