12x12 Apirila - Argazki gaia: fotomontaia
Apirileko gaia "fotomontaia" genuen. Oraingoan argazkiak ateratzeaz gain gure argazkilariek Photoshop bezelako editoreekin duten maila erakutzi behar izan dute. Eta oraingoan argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren irabazleen zerrendan ez ohiko bat ere izan dugu: lehen postuan bi argazkik puntu berdinak lortu dituzte, Santi Elias-enak eta Juan Mari Ibarzabalenak, aldiz bigarren postua utzik uztea erabaki da, hirugarren postuan Iñaki Aranburu gelditu delarik.
Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren bi argazkiak. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

