12x12 Ekaina - Argazki gaia: gauekoa, esposizio luzea

HIlabete honetako gaiarekin gure argazkilariek berriro beraien gaitasun guztia erakutsi beharra izan dute. Ekaineko gaia gaueko argazkia genuen, baina esposizio luzea gehituta, hau da, gaueko argazkiak baina "denboraren urratsa" erregistratuz, argazki bakar batean, segundo batzuetan argiaren, objektoen, pertsonen, denboraren urratsa erregistratuz. Beraien maisutasuna erakusteko gai polita. Horrela aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, hauk izan dira lehen 3 postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Javier Bastida eta hirugarren Mikel Cagigal.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

gauekoa olarte

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.