12x12 Uztaila eta Abuztua

Guk ere oporrak atzean utzi ditugu eta hemen gara berriro gure 12x12 barne lehiaketarekin. Aurreko astean izan genuen gure itzulera, eta inder berriekin, bi hilabetetako argazkiak begiratzea tokatu zitzaigun. Uztaileko gaia "kontrapikatua" genuen, argazki sistema honetan argazkilaria argazkia atera behar dion objetuaren altura behetik jartzen da, argazkia atera behar dion objetu edo pertsona horri "altura gehitzea" lortzen duelarik. Abuztuko argazki gaia "urbanoa" genuen, bere izenak esaten duen bezala, hiri edo herriari buruzko argazkia. Argazki guztiak ikusi eta bozketak egin ondoren hauek izan dira emaitzak:

· Uztaila, argazki gaia, kontrapikatua: 1. Iñaki Aranburu, 2. Juan Mari Ibarzabal eta 3. Julian Ruiz.

· Abuztua, argazki gaia, urbanoa: 1. Julian Ruiz, 2. Juan Mari Ibarzabal eta 3. Iñaki Aranburu.

Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren bi argazkiak. Beti bezala beste argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

'Kontrapikatua', Iñaki Etxenagusia-ren argazkia. 'Urbanoa', Julian Ruiz-en argazkia.

konposaketa etxenagusiamakroa juaristi

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.