12x12 Otsaila - Argazki gaia: sukaldean
Atzo izan genuen martxoko lehen osteguna eta otsaileko gure 12x12 barne argazki lehiaketako argazkiak ikusi eta bozkatzeko garaia iritsi zen. Otsaileko gaia "sukaldean" genuen eta argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Iñaki Aranburu, bigarren Juan Mari Ibarzabal, eta hirugarren postuan, MIkel Cagigal.
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

