12x12 Apirila + Maiatza
Etxe barnean konfinatuta geundela, "erreka edo ur jauziei" argazkiak ateratzea ezinezkoa zenez, apirilerako genuen "erlijioa" izeneko argazki gaia maiatzera aurreratu genuen, eta maiatzerako aldiz denok posible genuen gai bat ezarri genuen "barrutik eta barruan", hau da, gure etxeetako leiho, balkoietatik kanpora begira ateratako argazkia, gehi barruan ateratakoa.
Horrela bada, oraingoan bi hilabetetako argazkiak ikusi eta bozkatzeko aukera izan dugu, berriro telematikoki, eta oraingo honetan hauek izan dira emaitzak:
- Apirila, "erlijioa" gaiarekin: lehen postuan berdinduta Angel Olabarria eta Gorka Arregi, bigarren Desiree Odriozola eta hirugarren Juan Mari Ibarzabal.
- Maiatza, "barrutik eta barruan" gaiarekin: lehen postuan Juan Mari Ibarzabal, bigarren Julian Ruiz eta hirugarren Iñigo Olarte
Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren argazkiak. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.
Erlijioa gaiarekin berdinduta


Barrutik eta barruan gaia:

