12x12 Ekaina: graffitiak eta muralak
Atzo, hileko lehen ostegun bezala, gure 12x12 argazki lehiaketako eguna genuen, eta oraingo honetan Soreasuko elkarteko lokalean elkartzeko aukera izan genuen.
Ekaineko gaia "graffitiak eta muralak" genuen, eta argazkiak ikusi eta bozkatu ondoren, hau izan genuen emaitza: lehen postuan Julian Ruiz, bigarren Gorka Arregi eta hirugarren Mikel Cagigal.
Hemen duzue lehen postuan gelditu zen argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.