12x12 Apirila, "angular handia"

Atzo osteguna, gure 12x12 barne lehiaketako botazio eta boto kontaketa eguna izan genuen, bakoitzak bere etxetik noski. Oraingo honetan "angular handiko" objetiboarekin ateratako argazkiak genituen ikusgai. Obtejibo hauek oso ikusangelu zabala ematen dute, foku-distantzia ohiko objetiboek baino txikiagoa izanik, giza ikusmenarena baino ikusmen-angelu handiagoa lortzen dute, normalean ikuspegi panoramikoetarako erabiltzen direlarik.

Puntuaketa-ren ondoren, hauek izan dira emaitzak: lehen postuan Valen García, bigarren postuan Gorka Arregi eta Angel Olabarria (puntuaketa berdinarekin) eta hirugarren Iñigo Olarte.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala beste argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

valen angular handia

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.