12x12 Uztaila eta Abuztua
Oporrak atzean utzita, hemen gara berriro gure 12x12 barne lehiaketarekin, ostegunean bi hilabetetako argazkiak begiratzea tokatu zitzaigularik. Uztaileko gaia "begirada" genuen eta abuztukoa aldiz "hondartzan jolasean". Argazki guztiak ikusi eta bozketak egin ondoren hauek izan dira emaitzak:
· Uztaila, argazki gaia, 'begirada': 1.Gorka Arregi, 2. Roman Azkue eta 3. Juan Carlos del Pozo.
· Abuztua, argazki gaia, 'hondartzan jolasean': 1. Iñigo Olarte, 2. Gorka Arregi y 3. Roman Azkue
Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren bi argazkiak. Beti bezala beste argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.


