12x12 Urtarrila - Argazki gaia: hiru elementu
Otsaileko lehen osteguna atzo izan genuen eta urtero bezala, hemen gatoz oraingoan ere gure 12x12 barne argazki lehiaketarekin. Urtarrileko lehen gaia "hiru elementu" genuen eta argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Gorka Arregi eta hirugarren postuan Juan Mari Ibarzabal.
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.