12x12 Apirila - Argazki gaia: kale argazkia
Atzo gauez gure 12x12 lehiaketako apirileko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen, 'kale argazkia' genuelarik hil honetako gaia.
Kale argazkia betidanik egin izan den argazki mota bat dugu, hau da, jendeari leku publikoetan, kaleetan, parkeetan, plazetan, hondartzetan... argazkia ateratzea, eta hau ez da beti erraza izaten, zeren ezezagunei kamerarekin tiro egitea ez baita erraza, batzuetan, deserosotasuna ere eragiten bait du. Baina gure kideak oraingo honetan ere ongi moldatu dira.
Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua Angel Olabarria, bigarren Adiel Zabala eta hirugarren Gorka Arregi.
Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.