12x12 Uztaila eta Abuztua
Oporrak atzean utzita, hemen gara berriro gure 12x12 barne lehiaketarekin. Atzo osteguna azken bi hilabetetako argazkiak begiratzea eta bozkatzea tokatu zitzaigun. Uztaileko gaia "erretratoa" genuen eta abuztukoa aldiz "klabe bajua", hau da, argazkian kolore nagusia beltza edo iluna da, indar gehien duena..Argazki guztiak ikusi eta bozketak egin ondoren hauek izan dira emaitzak:
· Uztaila, argazki gaia, 'erretratoa': 1. Adiel Zabala, 2. Juan Carlos del Pozo eta 3. Iñigo Olarte.
· Abuztua, argazki gaia, 'klabe bajua': 1. Ander Uria, 2. Iñigo Olarte eta 3. Adiel Zabala
Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren bi argazkiak. Beti bezala beste argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.


