12x12 Martxoa - Diptikoa (originala/editatua)

Atzo genuen hileko lehen osteguna eta honekin batera 12x12 barne lehiaketako bozketa. Oraingoan ere 20 argazki baino gehiago ikusi ahal izan ziren, beraz lehiaketan jendea gogotsu jarraitzen duela nabari da, oraingoan gainera argazkia ateratzeaz gain beraien ediziorako gaitasuna erakutsi behar zuten, beraz lan bikoitza! Argazkietan ikusi dezakezuten bezala, argazkilari bakoitzak argazki originala eta ondoan editatua erakutsi zituzten.
Puntuazio denak kontatu ondoren, hauek izan gehien puntu gehien lortu zituzten argazkilariak: lehen postua Valen García, bigarren Alaitz Ruiz eta hirugaren Beñat Unanue. Zorionak hirurei.
12x12 gaien zerrenda jarraituta Apirileko gaia 'Industria' dugu.
Beti bezala, lehen hiru argazkiak Ekintzak/12x12 sailean dituzue ikusgai.
