12x12 Ekaina (gauekoa)

Atzo ostegunez izan genuen hileko 12x12 barne lehiaketako bozketa. Oraingoan 15 bat argazki izan genituen lehian, oraingoan denak gau iluna zutelarik ezaugarritzat.
Argazki denak ikusi eta puntuatu ondoren, hauek izan genituen puntu gehien lortu zituzten argazkilariak: lehen postua Xanti Elias, bigarren Julen Juaristi eta hirugarren Iñigo Olarte. Zorionak hirurei.
12x12 gaien zerrenda jarraituta Uztaileko gaia 'Diptikoa: kolorea eta zuri/beltza' dugu.
Beti bezala, lehen hiru argazkiak Ekintzak/12x12 sailean dituzue ikusgai.
