12x12 Uztaila eta Abuztua

Oporrak ere bukatu dira eta pilak bete itzuli da jendea elkartera. Oraingoan 12x12 lehiaketan azken bi hilabetetako argazkiak genituen bozkatzeko, uztailekoa eta abuztukoa beraz lan bikoitza izan zen atzo ostegunez hileroko bozketan. Argazki asko, ederrak eta elkarren artean oso ezberdinak ikusteko aukera izan ondoren hauek izan ziren bozketako emaitzak:

· Uztailako gaia, diptikoa (koloretan eta z/b): lehen postua Iñigo Olarte, bigarren Iñaki Etxenagusia eta hirugarren Beñat Unanue.

· Abuztuko gaia, udara: lehen postua Juan Mari Ibarzabal, bigarren Gorka Arregi eta hirugarren Iñigo Olarte

Hemen dituzue bi lehen postuetan gelditu ziren argazkiak:

argazkia-diptikoa-olarte         argazkia-udara-ibarzabal

Beti bezala lehen hiru argazkiak Ekintzak, 12x12 sailean ikus ditzakezue.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.