12x12 Azaroa

Atzo gauean izan genuen hileroko 12x12 argazki ekintzaren botazioa.

Azaroko hileko gaia Udazkena genuen. Gai honekin, urte-sasoi honek ematen dituen kolore guztiekin, hainbat paisaiaz gozatu ahal izan dugu, elkarteko argazkilari askok ematen duenez sasoi hau gozatzeko gogoa izan dute, beraien kamara hartu eta eroritako hosto artean ibiliz.

Gainera, argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren, emaitza zerbait ohiz kanpokoa izan dugu, lehenengo aldiz bigarren posturako berdinketa bat egon bait da. Hau izan da bozketaren emaitza: lehen postua Juan Joxe Agirre, bigarren postuan Gorka Arregi eta Juan Mari Ibarzabal eta hirugarren Glyn Jones.

Zorionak laurei.

Hemen duzue Juan Joxeren argazki irabazlea.

udazkena-juan-joxe-agirre         

Beti bezala lehen hiru argazkiak Ekintzak, 12x12 sailen dituzue.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.