12x12 Uztaila eta Abuztua

Oporrak aitzaki ederra izan da askorentzat argazkiak ateratzen jarraitzeko. 12x12, gure barne lehiaketarekin ere itzuli gara eta oraingoan uztaila eta abuztuko argazkiak genituen begiratzeko.

Argazki denak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen erantzunak.

· Uztaila, argazki gaia, kontra argia: 1. Iñigo Olarte, 2. Valen García eta 3. Iñaki Etxenagusia.

· Abuztua, argazki gaia, ilunabarra: 1. Iñaki Etxenagusia, 2. Mikel Cagigal eta 3. Gorka Arregi.

hemen dituzue bi argazki gaietan lehen postuan gelditu diren bi argazkiak. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galderian ikus ditzakezue.

Kontra argia, Iñigo Olarteren argazkia, eta Ilunabarra gaiarekin, Iñaki Etxenagusia-ren argazkia.

01-kontrargia-argazkia-olarte01-ilunabarra-argazkia-etxenagusia

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.