12x12 Azaroa - Argazki gaia: udazkena
Azken aste hauetan izan dugun eguraldiarekin Udazkeneko gaia zeharo aproposa izan dugu. Argazki ederrak benetan atzo ikusi ahal izan genituenak, beraietan ederki asko nabaritu izan da zein urte-sasoitan gabiltzan: lainodun egunak, ostoak lurrera erortzen, udazken koloreak....
Hilero bezala argazki denak ikusi eta botazioa egin ondoren hau izan zen emaitza: 1. Iñaki Aranburu, 2. postuan berdinduta Iñaki Etxenagusia eta Alberto Beloki eta 3. postuan Iñigo Olarte.
Hemen duzue lehen gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galderian ikus ditzakezue.

