12x12 Abendua - Argazki gaia: elurra
Abenduko gaia elurra izan genuen eta eguraldia kontuan izanda argazkiak ateratzeko zerbait zailagoa izango zela zirudien, baina itxura denez gure elkarteko kideek ez dute arazo handirik izan elurra aurkitzeko.
Hilero bezala argazki denak ikusi eta botazioa egin ondoren hau izan zen emaitza: 1. Iñaki Aranburu, 2. postuan Valen García eta 3. Juan Joxe Agirre.
Hemen duzue lehen gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galerian ikus ditzakezue.

