12x12 Apirila - Argazki gaia: janaria
Hilero bezala, hemen gara berriro gure elkarteko 12x12 barne argazki lehiaketarekin. Apirileko gaia 'Janaria' genuen, eta atzo oso janari mota zabala ikusi ahal izan genuen: haragia, arraina, postreak...
Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Valen García, bigarren Alberto Beloki eta hirugarren Juan Mari Ibarzabal.
Hemen dugu lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

