12x12 Iraila - Argazki gaia: jaiak edo jai giroa
Hil honetan zerbait atzeratuta ibili gara, baina hemen gara gure 12x12 barne argazki lehiaketarekin. Iraileko gaia "jaiak edo jai giroa" genuen eta ikusi diren argazkiak kontuan izanik gure elkarteko kideak aurtengo hainbat jaietan ederki ibili direla nabari da.
Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Juan Mari Ibarzabal, bigarren Alberto Beloki eta hirugarren Iñaki Etxenagusia.
Hemen dugu lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galderian ikus ditzakezue.
'Jaiak'-n Juan Mari Ibarzabalen argazkia.

