12x12 Otsaila - Argazki gaia: barrukaldea
Hileko lehen osteguna izan genuen atzo, eta beti bezala 12x12 barne lehiaketako aukeraketa izan genuen.
Otsaileko gaia "barrukaldea" genuen eta argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Mikel Cagigal eta hirugarren Erkaitz Regillaga.
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

