12x12 Martxoa - Argazki gaia: autorretratua
Hileko lehen osteguna atzo izan genuen eta hilero bezala 12x12 barne lehiaketako aukeraketa izan genuen.
Martxoko gaia "autorretratua" genuen eta argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Mikel Cagigal, bigarren Iñaki Aranburu eta hirugarren Alberto Beloki.
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

