12x12 Otsaila - Argazki gaia: arkitektura
Hileko lehen ostegunero bezala, aurrekoan 12x12 barne lehiaketako aukeraketa izan genuen.
Otsaileko gaia "arkitektura" genuen eta argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Iñaki Etxenagusia, bigarren Iñigo Olarte eta hirugarren Juan Mari Ibarzabal.
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

