12x12 Martxoa - Argazki gaia: ura
Hileko lehen ostegunero bezala, atzo gauean 12x12 barne lehiaketako aukeraketa izan genuen.
Martxoko gaia "ura" genuen eta eduki dugun eguraldiarekin argazkilariek kutsu ederra atera diotela ikusi ahal izan da. Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan MIkel Cagigal, bigarren Iñaki Aranburu eta hirugarren Gorka Arregi.
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

