12x12 Apirila - Argazki gaia: librea
Aurreko astean, hileko lehen ostegunero bezala, 12x12 barne lehiaketako aukeraketa izan genuen.
Apirileko gai, gai librea zen, hau da bakoitzak aukeratutako gaia, beraz denetik ikusi ahal izan genuen. Amaieran, argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Iñaki Aranburu, bigarren Juan Carlos del Pozo eta hirugarren Alberto Beloki.
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

